Sarreraren atala : Sailkatugabeak
Sarreraren esteka : permalink
Iruzkinak : Iruzkin 1
Nik irakurritako liburua hirugarren ebaluaketan “ Kandinskyren tradizioa” izan da.Liburu hau Ramon Saizarbitoria idatzi zuen 2003. urtean, eta “Erein” argitaletxea argitaratu zuen.Liburua 88 orri ditu eta bioleta sailekoa da.Esan beharra daukat liburu hau irakurri dudala zeren eta kurtsoan zehar hiru liburu irakurri behar genituelako (ebaluaketa bakoitzean bat), eta azken ebaluaketa beti denbora faltaz ibiltzen garenez , motzena utzi nuen hirugarren ebaluaketarako.Gainera lagun batek esan zidan berak irakurri zuela bigarren ebaluaketarako eta ez zegoela gaizki.Egia esan ez dut inoiz idazle honen beste libururik irakurri, baina liburu entretenigarria iruditu zait.
Hurrengo laburpena Galtzagorri elkartearen web-an aurkitu dut:
Laburpena: <B>”Behin batean, amak liburutegitik jaso ohi zituen liburuen artean, “Kandinsky eta ni” izenburukoa atzeman nuen, pintorearen alargunak idatziriko memoria liburu bat, zeinean oso anekdota bitxia ageri den.</B> Dirudienez, antzinako ohitura bati jarraiki, tsarren Errusian, Urtezahar eta Urteberri arteko gauean, neska gazteak kalera ateratzen ziren aurkitzen zuten lehendabiziko gizonari izena galdetzeko, ustea baitzen hura bezala deitzen zen batekin ezkonduko zirela. [...] <BR>
Anekdota irakurri nuenean abenduaren lehendabiziko egunetan geunden eta, auskalo zergatik, horrelako eroaldiak izaten baititugu, zera sartu zitzaidan buruan, Errusian balekoa zenak balio behar zuela hemen, eta erabaki nuen neuk ere, Kandinskyren emazteak bezala, saioa egin behar nuela”.<BR>
Hauxe da liburuaren hasiera distirantea. Aitor eta Manu: bi izen, bi izakera, bi sentipen, Mirenen bizitzan. Aitor ala Manu izan, egiazkoa ala fantasiazkoa izan, maitasuna bera da maite duguna.
- Hartu dudan tokiaren esteka:
- Hurrengo weborri hauek egileari eta liburuari buruzko informazioa eskaintzen digute:
http://kritikak.armiarma.com/?p=802
http://openlibrary.org/b/OL3351975M/Kandinskyren-tradizioa-%3D
http://www.basqueliterature.com/es/katalogoak/egileak/saizarbitoria
http://www.erein.com/egilsaizar.htm
http://eu.wikipedia.org/wiki/Ramon_Saizarbitoria
Egia esan liburua irakurtzen hasi nintzenean pixka bat aspertuko zitzaidala iruditu zitzaidan, baina gero, pixkanaka pixkanaka irakurtzen nindoala, konturatu nintzen okertuta nengoela, zeren eta hasiera batean pixka bat aspergarria irudi zezakeen, baina gero oso entretenigarria iruditu zitzaidan.Liburu hau alde batetik ona iruditu zait zeren eta gazteoi gerta ahal zaizkigun arazoak edo izan ahal ditugun urduritasunak kontatzen ditu, baina beste aldetik ez zait guztiz errealista iruditzen, zeren eta gaur egun ez dut uste gazteek tradizioen arabera jokatuko genukeenik.Irakurtzen hasi nintzenean irakurtzen kostatzen zitzaidan pixka bat aspergarria iruditzen baitzidan, baina gero entretenigarria iruditu zitzaidan eta ez nintzen aspertzen, gustatu zitzaidan.Liburuaren zenbait momentutan oso erakargarria iruditu zitzaidan, kontatzen zuenez nire adinako neska baten historia, interesgarria iruditu zitzaidan, eta zenbait momentutan bizi egiten nuen, historiaren zenbait egoera imajinatzen nituen eta bizi egiten nituen liburuaren protagonista izango banintz bezala. Azkenean liburuko mutila ezagutzen duenean, Manu, ez nuen nahi liburua amaitzea, suposatzen nuelako politena hasi ahal zezakeela, baina amaitu egin zen.Egia esan ez nahiz protagonistarekin identifikatu, zeren eta ez dut bizi horrelako esperientziarik, baina polita iruditu zait, oso ondo amaitzen baita.Historia kontatzeko modua eman dit atentzioa zeren eta protagonista nire adinako neska bat da eta berak kontatzen du, gainera oso era egokian egin duela iruditu zait.Horrek lagundu egiten du irakurlea atrapatzen eta honi bultzatzen irakurtzen jarraitzeko. Gainera kontatzen eta protagonista bizitzen duen moduan errealista iruditzen zait, liburutegiarena, hotelarena… hori iruditzen zait bizitzan gazte bati gerta ahal zezaiokela.Liburu hau bai gomendatuko nuke inolako dudarik gabe, zeren eta nire ustez neska gazte baten esperientzia kontatzen duenez ikusi ahal dezakegu gutxi gorabehera nola joka ahal dezakegun gazteok gure bizitzan zehar.Gainera oso entretenigarria da, erraza iruditu zait irakurtzeko eta laburra da, beraz, ez dauka inolako problemarik norbaiti ez baldin bazaio gustatzen irakurtzea, perfektua da.Nire ustez edozein pertsonari gustatu ahal zaio liburu hau, ez bakarrik gazteen kontuak interesatzen zaionari, zeren eta nik irakurri nuenean ikusi nuen gauza desberdinak tratatzen zituela, adibidez: sentimenduak, portaera neska edo mutil baten aurrean…Bai irakurriko nuke idazle honen beste libururen bat, “ Kandinskyren tradizioa” gustatu zait, eta ez litzaidake axola beste bat irakurtzea.
- Hurrengo liburu hau irakurriko nuke, laburpena irakurrita interesgarria iruditu baitzait.
- Laburpena:
Senar-emazteen arteko harreman zalapartatsuak dira eleberriaren muina. Zenbaterako mespretxatzen duen emazteak bere senarra! Izugarria da Florak arbuiorako duen gaitasuna, irain zahar baten mendeku errukigabea da harena: “gizon” ez izatea omen da senarraren errua. Salaketa horren atzean, baina, emakume konbentzional bat dago: familia, etxea eta kanposantuak dira Floraren munduaren neurriak.
Sinplekeria baldar horren aurka gutxi egin zezakeen enziklopedia saltzaileak: abenturaren bat edo beste Bioletarekin eta, batez ere, komizitate igurtzi batez mozorrotu bere egoera mingarria. Patetikoa da senarraren egoera, eta algararaino komikoa hura indartzeko eleberriak darabilen tonua.
Nik irakurritako liburua hirugarren ebaluaketan “ Kandinskyren tradizioa” izan da.Liburu hau Ramon Saizarbitoria idatzi zuen 2003. urtean, eta “Erein” argitaletxea argitaratu zuen.Liburua 88 orri ditu eta bioleta sailekoa da.Esan beharra daukat liburu hau irakurri dudala zeren eta kurtsoan zehar hiru liburu irakurri behar genituelako (ebaluaketa bakoitzean bat), eta azken ebaluaketa beti denbora faltaz ibiltzen garenez , motzena utzi nuen hirugarren ebaluaketarako.Gainera lagun batek esan zidan berak irakurri zuela bigarren ebaluaketarako eta ez zegoela gaizki.Egia esan ez dut inoiz idazle honen beste libururik irakurri, baina liburu entretenigarria iruditu zait.
