Egia esan pixka bat ezustean hartu nau blogan egiteko idazlanaren gaia, baina egin behar denez lanari ekingo diot.
* Egia: Esaten denaren eta errealitatearen arteko adostasuna; errealitatearekin bat datorren esakunearen ezaugarria.
* Gezurra: Egia ez dela jakinda edo uste izanda eta besteak egia dela sinets dezaten esandakoa.
Hauek dira zehatz-mehatz egia eta gezurraren esanahia, hiztegian agertzen baitira, baina orain gai honi buruz nik pentsatzen dudana idatziko dut.
Pertsona guztiak gure bizitzaren momentu jakin batean gezur bat esan dugu, nahiz eta ez atsegin izatea hauek esatea.
Bi motatako gezurrak daude: beste pertsona bati mina egiteko esaten direnak edo gezur errukitsuak.
Denek edozein momentuan bi gezur mota hauetako bat (edo biak) esan dugu bizitzan zehar.
Gezurra esatea ez dago batere ondo, baina zenbait kasutan ez da ezer gertatzen bat esateagatik baldin eta gezur inozoa baldin bada, eta ez bada erabiltzen beste pertsona bati kaltetzeko, baizik eta min handia ez sortzeko benetako egia ezagutzerakoan.
Aldiz, egia esatea hobeto dago, nahiz eta gure bizitzaren momentu askotan benetako egia ezagutzea atsegin ez izatea.
Bai, onartu behar dugu zenbait momentutan ez zaigula gustatzen egia entzutea, nahiz eta gure lagunek edo gure senideek esaten digutenean gure onerako, zeren eta oso burugogorrak izatera ailegatu ahal gara.
Muxu bat!

arantza!!!!
bueno uste dut lan ona egin duzula
irakurri dut zure lana eta ez ditut akatsik aurkitu! baina oker egon naiteke beraz ez fidatu nire iruzkinetaz!
agur