SP-rako tranbia – Egin beharrekoak
- Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa deritzozu? (‘ongi’ edo ‘gaizki’ bezalako adizlagun lauak debekatuta) Zergatik?
- 1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua
- Zure ustez, hiltzen al da Lukas azkenean? Zergatik uste duzu hori? Zer da SP?

Bai, liburua osorik irakurri dut.
Hasiera batean, irakurtzen hasi nintzenean liburua pixka bat aspergarria iruditu zitzaidan, zeren eta beti Lukas eta bere arrebari buruzko istorioak eta kontuak kontatzen ziren, baina gero Marcos agertu zenean, beraiekin bizitzen hasi zenean atsegingarria iruditu zitzaidan.
SP- rako tranbia liburua Lukas eta bere arrebari buruzko istorioak eta haien bizitzan gertatutako gertaerak kontatzen digu.
Lukas bazuen emazte bat, Rosa deiturikoa, baina hau hiltzerakoan eta Lukas gaixotzerakoan bere arrebarekin bizitzera joan zen.
Lukasi ospitalean alta eman ziotenean, bere arreba bere bila joan zen.
Asko kostatzen zitzaion eskailerak igotzea, oso ahul zegoen eta.
Bat-batean etxeko atea irekitzerakoan mutil ezezagun bat aurkitu zuten, Marcos zuen izena eta musikaria zen.
Hirurok hitz egiten hasi ziren eta Lukas eta bere arreba ikusi zutenean mutil on bat zela, haiekin bizitzera gonbidatu zuten, hirira etorri baitzen musikari bezala bizitzera saiatzeko.
Egunero metrora joaten zen Marcos -ek bere gitarrarekin eta bertan jotzen zuen.
Bertan, mezuen bidez hasiera batean, neska bat ezagutu zuen.
Arratsalde guztietan etxera heltzerakoan gertatu zitzaiona metroan eta neska honekin kontatzen zion Lukasi eta bere arrebari.
Hirurak oso adiskidetasun ona hartu zuten, eta gertatzen zitzaiena kontatzen zuten elkar, baita aholkuak eman ere.
Azkenean Marcos-ek metroan ezagututako neskarekin ateratzen hasi zen, eta etxera eramaten zuen zenbait momentutan afaltzera edo bazkaltzera, hori dela eta neska ere oso adiskidetasun hona hartu zuen Lukasekin eta bere arrebarekin.
Liburuaren amaieran Lukasen urtebetetzean, honek gaixotzen hasten da berriz eta oso ahul nabaritzen hasten da bera ere.
Urtebetetzea ospatu eta gero, egun batzuk pazatak, bere ohean Marcosekin hitz egiten zegoela, Lukas adierazten dio Marcosi bere eguena heldu zitzaiola.
Hau esan bezain laster Lukas hil zen.
Liburuaren amaieran Lukas hil zela uste dut zeren eta Marcos- ekin ohean hitz egiten zeudela, adierazten dio bere ordua heldu zitzaiola.
Nire ustez hori ulertzea ematen du liburuaren amaieran, gutxienez niri.
SP- a Lukas eta bere emaztea bidaiatzen eta ibilaldiak egiten zituztenen tranbian da nire ustez.